Fermín
Jiménez
Landa
Baliokidetasun, alderantzikatze eta truke prozesuetan egiten du lan. Horiei esker, kontrakoak diren hainbat ezaugarri-pareen artetik ikus dezakegu errealitatea: zentzugabea eta zentzuduna, kutuna eta ikonoklasta, enpirikoa eta egiaztagarria ez dena.
Ekintzak, esku-hartze publikoak, bideoak, instalazioak eta marrazkiak egiten ditu. Errealitateak esku-hartze txikia izan ohi du bere ekintzetan; eguneroko errituen analisi ludiko bat, edo objektuetan lotuta geratu ohi diren behin behineko egoera txikiak baino ez.
Hizkera materia bihurtu eta materia hitzez adierazi egiten da lan horietan, banakotik unibertsalerantz, eta alderantziz. Orokorrean, hutsaltasunari eskainitako odak dira.
Ez nuen jolasetarako plan berezirik, baina hori da lan egiteko dudan era bakarra, edo hobe esanda, lanik ez egiteko era bakarra
Erreferentzia
gurutzatuak
Lanak
Proposamen
didaktikoak
Helburuak
Elefante bat
eskolan
Behar diren estrategiak diseinatzea, gainerako ikasleei sinestarazteko eskolan edo institutuan elefante bat ezkutaturik dagoela.
Gure eguneroko ingurunearen, enpatiaren eta harremanetarako gaitasunaren behaketa sustatzea.
Ironia, absurdua eta umorea gogoeta egiten laguntzen diguten sormenezko estrategiak direla aintzat hartzea.
Elkarlanaren balioa nabarmentzea, arteetatik heldu diren estrategiak landuz.
Ekintza artistiko kolektibo bat sortzea.
Helburuak
Poltsikoak ogi orez betea paseatuko gara eta ondoren orea egosiko dugu ogiek poltsiko forma izan dezaten.
- Fermín Jiménez Landaren lan eta prozesuetara hurbiltzea.
- Gure eguneroko ingurunearen behaketa sustatzea, eguneroko ekintzak birpentsatzea (paseatzea eta jatea esaterako).
- Egunerokoa, ematen zaigun, baina alda dezakegun zerbait dela pentsatzea
- Irudimena, absurdoa eta gutxieneko keinuak ezagutzea, gogoeta egiten laguntzen diguten sormen-estrategia gisa.
Gehiago jakin
Iruñea, 1979. Arte Ederretan lizentziaduna da UPVn.
Artista entzutetsuek emandako hainbat tailer egin ditu: Robert Morris, Rogelio López Cuenca, Daniel G. Ándujar, Francesc Torres, Jon Mikel Euba eta Douglas Ashford.
Bere proiektuak toki askotan egon dira ikusgai: Artium, La casa encendida, Musac, CaixaForum, Manifesta 11 (Zurich), C2M, Bartzelona, Sao Pauloko Centro Cultural de España, Muestra de Arte INJUVE, Arte Ederren Zirkulua, baita Madril, Bilbo, Valentzia eta Bartzelonako hainbat galeria ere.
Beste begiradak
Umorearen eta gauza hutsalen galbahetik pasatako pertsona kontzeptuala da, eta lehenengo geruza pasata, ikusleak limurtzeko gaitasuna dauka.
His work consciously forces the ridiculous in a satirical and anti-heroic mission to generate temporal ruptures in our lives, thus tampering with what we believed certain.
Beste gauza batzuk ere dituzte komunean: sukarra, gauekotasuna, nola-hala legez kontrako izatea, umorea, zalantzazko bukaerak dituzten prozesuekiko interesa, ikusezintasuna, ezinezko entsegua, materia-eza, adostasun sozialaren formei eta ekonomia muturreko minimora eramateari buruzko jakin-mina, enpirikoa dena, poetikoa, gauza txikiak zein handiak.