Skip to main content

Beatriz
Sánchez

Bere lanen formatuak multimediaren munduarekin daude erlazionatuta: bideoak, sare sozialak, memeak, GIF animatuak eta mapa birtualak. Gaur egun, tresna horiek prozesu tradizionalagoekin konbinatzen ditu, hala nola marrazketa, collagea edo modelatzea.

 Ideia-jasa etengabean aritzen da sortzeko, ikertzeko eta praktikaz gozatzeko. Internetetik, azoketatik, zaramatik eta abarretatik ateratako irudiak eta objektuak gorde egiten ditu era konpultsiboan. Bildutakoa mahai gainean jarri ondoren, inolako urrats zehatzik jarraitu gabe txikitu egiten ditu, eta burbuilak egiten dituen eta kea darion koktel bat lortzen du, errufluxua edo barrea eragiten duten horietakoa.

Umoretik, parodiatik eta kritika garratzetik abiatuta, hainbat ideia jartzen ditu zalantzan: arauak, zuzentasuna, edertasunaren eta ordenaren ereduak, leku eta jarrera egokiak, zehaztutako guztia eta hegemonikoa dena.

Ikus-entzunezkoen sortzaile eta aktibista digital moduan, heteroarauaren diskurtsoak eta informazioaren gizarteak guregan sortzen duten eraginaren analisiarekin lotutako hainbat esparrutan jarduten du.

Zaborra daukat buruan, "zaborra" zentzu onean. Uste dut zapaldu beharreko kaosa dudala, disolbatutako informazioz betetako diogenesa, nahaste borraste bat

Beatriz Sánchez

Beatriz

eta Internet

Beatriz
eta Internet

Sarea ikerketa-eremu gisa: «Ciber-jonki txintxoa naizenez, erabiltzaile-profila sortu dut zenbait online plataformatan, eta horien portaera aztertzen eta hutsuneak aurkitzen ari naiz, horrekin jolasteko, erabilerak testuingurutik ateratzeko eta, beren tresnak baliatuz, erabilera-arauak hackeatzeko helburuarekin.

Lanak

Betadine Su Bata

Instalazioa / Ikus-entzunezkoa / Gif animatua / Mihiztadura / Animazioa

Neurri aldakorrak

2018

Mis nudies y el diente azul

Mugikorrerako aplikazioa + 3GP ikus-entzunezkoa

6 bideo-pieza// minutu bat gutxi gorabehera begiztan

2011

EL DUELO: Y murieron con las pelucas puestas

12 bideo / Web / Facebook 

http://cargocollective.com/ELDUELO

Zehaztugabea.

2013-15

"Guía de la Conducta Cibil con B” [Vol. II]

Performance geo-dokumentala / Web / Map-art / Fanzine / Audiobisual

Zehaztugabea

2012-2016

Proposamen
didaktikoak

Helburuak

Gifak eta
bideoklip zoroak

Gifak eta bideoklip zoroak

Gure kultura bisualeko irudietatik abiatuta, gifak eta bideo errazak sortuko ditugu, parodia eta umorea tresna kritikoaren estrategia gisa erabiliz.

Inguruan ditugun irudien inpaktuari buruz hausnartzea, erabilera berriak ematea eta zentzumen berriak ematea.

Parodia eta umorea gogoeta egiten eta araudia zalantzan jartzen laguntzen diguten sormen-estrategiatzat hartzea.

Sorkuntza-formatu berriekin esperimentatzea eta Internet erakusketa-plataforma gisa erabiltzea.

Gehiago jakin

Kordoba, 1977. Arte Ederretan lizentziaduna da UPVn, eta Arte Digitalak masterra, Pompeu Fabra Unibertsitatean.

Bere lanek sariak eta dirulaguntzak jaso dituzte hainbat erakunderen aldetik: BilbaoArte, Iniciarte, Rafael Botí fundazioa, VAD jaialdia eta Daniel Vázquez Díaz, besteak beste. Jaialdi, talde-erakustaldi eta feria askotan hartu du parte: Arco, Estampa, Cosmopoética, DVDanza Habana, Caixaforum Barcelona, La Casa encendida, INJUVE, Uharte Zentroa.

Gaur egun, lan artistikoaz gain, musika-taldeen bideoklipak ekoizten eta pedagogia sortzaile lanetan aritzen da bideo sorkuntza tailerrak emanez Espainian, Europan eta Amerikan.

Beste begiradak

Objektu pila batek eta hainbat proiekziok igortzen duten soinuek giroa betetzen dute, eta sortzen duten "zarata" eta estimuluen zikinkeriaren ondorioz, ikuslea aretoan zehar ibili ahala, zentzumenen zentrifugagailu batean egongo balitz bezala sentituko da, eta testuinguru artistiko sofistikatua atzemango du bertan.

Pepe Álvarez, Bazar Milagro erakusketari buruz.

Ironiaz betetako mezu zuzen baten bidez, bere irudietara iristeko baldintzak testuinguru berri bat formulatuta diseinatzen ditu, baina izugarri heda daitezkeen mugak dituen plano batetik.

[Ez du] umorea txantxa intelektualen bitartez lantzen, hain berezkoa arte kontzeptualaren barruan, baizik eta kontsiderazio handirik gabe erreferente asko apurtzera zaramatzan ethos herrikoi batetik. Errespetu falta adeitasun keinu moduan, mirespenarena.

Sonia Fernández Pan en el catálogo de "Betadine Su bata".