Skip to main content

Atal honetan proposamen didaktiko batzuk erakusten dira. Arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak dira, artisten sormen-prozesuak eskoletan edota beste hezkuntza-testuinguruetan erabiltzeko.

Gaiak
Honen gaineko proposamen didaktikoa: Fermín Díez de Ulzurrun

Gure identitate ofiziala aztertuko dugu, fiktizia berri batean pentsatzeko. Zer identitate (bat edo hainbat) sortzen dugu guk, eta zein edo zeintzuk sortzen ditu sistemak?

Helburuak

Bizi garen sistema ekonomiko eta politikoak identitatea eraikitzeko dituen mekanismoak aztertzea, eguneroko espazioetatik abiatuta.

Disidentzia identitariorako espazio bat sortzea.

Eguneroko errealitatea erabiltzea, eraikuntza identitario kontziente baterako agertoki gisa.

Identitate digitalaren kontzeptua eta datuak sarean lantzea.

Graffiti Digital Colectivo
(Video Mapping)

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Txo!?

Zer esan nahi diote ikasleek munduari? Nola formulatu ditzakete mezu horiek, bai testualki, bai modu bisualean? Zein aukera ematen dizkigu teknologia digitala, ikusizko arteak, graffitia eta, zehazkiago, Txo!?- ren lana eta haren bideo-mapping arkitektonikoko sorkuntzak elkartzeak?

Helburuak

Arte digitalak, hirikoak eta komunitarioak ikastetxeetan ikus- eta komunikazio-proposamen ez tradizionalak sortzeko dituzten aukerak aztertzea.

Hori guztia graffiti digitaleko/bideo mapping kolektiboko eskuhartzeak diseinatzeko, ikasleek beren gainerako ikastetxeekin, auzoarekin eta/edo gizartearekin, oro har, partekatu nahi dituzten mezuak eta esperientziak ezagutarazteko.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Amaia Molinet

Gure gorputzetako zauri-marretatik abiatuta, gure lurralderik hurbilekoenaren mapa bat sortuko dugu.

Helburuak

Argazkia adierazpen eta dokumentazio tresna gisa lantzea.

Gure gorputzetatik abiatuta, proposamen estetiko bat sortzea.

Emozionaletik gure eguneroko lurraldeaz gogoeta egitea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Fermín Jiménez Landa

Behar diren estrategiak diseinatzea, gainerako ikasleei sinestarazteko eskolan edo institutuan elefante bat ezkutaturik dagoela.

Helburuak

Gure eguneroko ingurunearen, enpatiaren eta harremanetarako gaitasunaren behaketa sustatzea.

Ironia, absurdua eta umorea gogoeta egiten laguntzen diguten sormenezko estrategiak direla aintzat hartzea.

Elkarlanaren balioa nabarmentzea, arteetatik heldu diren estrategiak landuz.

Ekintza artistiko kolektibo bat sortzea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Ione Atenea

Familia-album bateratu bat sortuko dugu erakusketa gisa, gure familia-iraganetik etorritako argazkiak, abestiak eta atzemandako beste ondare-elementu batzuk erabiliz.

Helburuak

Norberaren familia-iraganari buruzko ikerketa egitea eta harekin nahastea sormen-prozesuen bidez.

Ondare inmateriala aitortzea eta hari balioa ematea, arlo pertsonaletik kolektibora.

Sortutako materialekin erakusketa bat sortzea.