Atal honetan proposamen didaktiko batzuk erakusten dira. Arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak dira, artisten sormen-prozesuak eskoletan edota beste hezkuntza-testuinguruetan erabiltzeko.
Istorio gainjarriak-
Erretratu kulturalak
Istorioak osatzen dituzten dimentsioak eta elementuak ikertuko ditugu, batez ere intersekzionalitateak eta tokien, denboren eta pertsonen gurutzatzeak funtsezko zeregina betetzen dutenean. Gure istorio propioak sortuko ditugu gure horizonteak zabaltzeko, erretratu tradizionaletik haratago, erretratu kultural komunak zein partikularrak eraikiz.
Helburuak
Lurraldean denboran zehar gertatzen diren bidegurutzeak eta geruzak aztertzea, gure testuinguru, historia eta nortasunen (erretratuen) aberastasuna ulertzeko.
Ikerketa bat osa dezaketen elementuak aztertzea, bai eta horiek kontakizun gisa eta dimentsio sortzaile/bisual gisa adieraztea ere.
Femme
Fatale
Bideoklip musikal bat eginen dugu “femme fatale” kontzeptuaren gainean.
Helburuak
Hezkidetza lantzea, egunerokotasunari begirada kritikoa eginda.
Ikusizko kultura deritzon kontzeptura hurbiltzea, “femme fatale”-ren iruditeriatik.
Perfomancearekin eta bideoarekin esperimentatzea.
Ibilbideak eta topaketak
hurbileko paisaian
Zein ibilbide egiten ditugu egunero? Zer dakigu eguneroko ibilbide horiei buruz? Zer pertsona eta istorio ezagutu ditzakegu pasabide horietan? Nola ikus ditzakegu bide horien barruan dauden bideak?
Helburuak
Ikasleek ikastetxearen inguruko lurralde geografikoa, soziala eta pertsonala aztertzea, beren komunitateei eta auzoei dagokienez.
Hainbat ezagutza-arlo, pertsona eta errealitate harremanetan jartzea, harreman-izaerako arte garaikidearen bidez.
Aurreko guztia gauzatzeko, hainbat ibilbide egingo dira lurraldean zehar, ikaskuntza-, aisia- eta bizikidetza-topaketa esanguratsuak egin ahal izateko.
Dirua,
ametsak
eta haratago
Diruari, haren paperari, historiari, desberdintasunei eta abarri buruz ikertuko dugu. Horrez gain, alternatibak ezagutuko ditugu eta gure moneta soziala sortuko dugu, hori guztia hainbat baliabide bisual eta plastiko erabiliz.
Helburuak
Diruaren tabuarekin haustea, eta, beraz, egungo munduan nagusi den paperarekin, eta, aldi berean, haren funtzioa ulertzea.
Diru arruntaren alternatibak ezagutzea, bai hurbilekoak bai urrunekoak, denboran eta lekuan, eta gure transakzio moduak sortzea.
Prozesuan zehar, sormen bisualeko eta plastikoko trebetasunak garatzea, eskuzko tekniken eta teknika digitalen bidez.
Gifak eta
bideoklip zoroak
Gure kultura bisualeko irudietatik abiatuta, gifak eta bideo errazak sortuko ditugu, parodia eta umorea tresna kritikoaren estrategia gisa erabiliz.
Helburuak
Inguruan ditugun irudien inpaktuari buruz hausnartzea, erabilera berriak ematea eta zentzumen berriak ematea.
Parodia eta umorea gogoeta egiten eta araudia zalantzan jartzen laguntzen diguten sormen-estrategiatzat hartzea.
Sorkuntza-formatu berriekin esperimentatzea eta Internet erakusketa-plataforma gisa erabiltzea.
Bodegoi
ezkutuak
Hamaiketakoekin bodegoi sorta bat sortzeaz gain, formatuekin eta eskalarekin jokatuko dugu. Leku ezkutuetan jarriko ditugu, agerian ez dauden tokietan, edota iristea zaila den lekuetan, jendeak aise aurkitu ez ditzan.
Helburuak
Bodegoi edo natura hila kontzeptua gure egunerokotasunetik lantzea.
Hezkuntza-komunitatea gogoeta-prozesu bat eragitea.
Eskolako janari-errituei buruzko ikerketa bat egitea, eta ikerlan hori sormenezko tresna gisa erabiltzea.
Bidaia -
koadernoa
Ikasgelako bidaia-koaderno bat sortuko dugu, eskolako jostalekuaren azterketa abiapuntu hartuta.
Helburuak
Gure inguruaren, enpatiaren eta harremanetarako gaitasunaren behaketa sustatzea.
Gure barne mundua adierazi eta besteekin partekatzea.
Marrazketa- eta autoedizio-teknika batzuk lantzea.
Elkarlanaren balioa nabarmentzea, arteetatik heldu diren estrategiak landuta.
Leku
amankomunak
Asmatutako leku bat sortuko dugu, bizitako paisaietatik eta haien mugetatik edo bazterretatik abiatuta. Gizakiak ekosistemen eraldaketan duen eginkizunaren inguruan hausnartuko dugu, alderdi emozionalean arreta jarriz, ekologikoa alde batera utzi gabe.
Helburuak
Ekosistemaren kontzeptua lantzea, gure bizitza-esperientziatik eta emozio-esperientziatik abiatuta.
Hezkuntza-komunitatean hausnarketa-prozesu bat sortzea.
Collagearekin, soinuarekin eta mugimenduan dagoen irudiarekin esperimentatzea.
Nola koreografiatu testu bat kolektiboki?
Elkarrekin idazteko eta irakurtzeko moduak bilatuko ditugu, esperientzia kolektiboak pentsatzeko eta bizitzeko, horrela, munduan egoteko ditugun moduen dimentsio soziala hobeto ulertzeko.
Helburuak
Taldeko idazketaren eta irakurketaren aukerak aztertzea, elkarrekin pentsatzeko eta bizitzeko bitarteko gisa.
Idazketaren eta irakurketa kolektiboaren alderdi performatiboak eta gorputzekoak aztertzea.
Oroitzapenezko
artefaktuak
Ingurune hurbileko memoria-irudikapenei buruzko ikerketetatik abiatuko gara, kezkatzen gaituzten gai eta auziei buruzko gure oroitzapen-lanak sortzeko.
Helburuak
Oroitzapenezko monumentuaren kontzeptua gure ingurune hurbiletik lantzea.
Sorkuntza-teknika zein sorkuntza-estrategia garaikideekin esperimentatzea, banaka eta taldeka.
Kezkatzen/okupatzen gaituzten gertaerei eta kausei buruz hausnartzea eta horiek irudikatzeko irtenbide plastikoak bilatzea.