Skip to main content

Atal honetan proposamen didaktiko batzuk erakusten dira. Arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak dira, artisten sormen-prozesuak eskoletan edota beste hezkuntza-testuinguruetan erabiltzeko.

Gaiak
Honen gaineko proposamen didaktikoa: Maite Redondo

Ez dugu berdin jokatzen leku guztietan. Espazio batzuek isilik egotera behartzen gaituzte, beste batzuek berriz, oihu egitera edo mugitzera. Nork esaten digu nola jokatu? Horrelakorik gertatzen al da eskolako espazioetan? Ba al dago eraldatu nahi genukeen zerbait?

Eskolako espazioetara hurbilduko gara, gure ohiturak eta jokatzeko moduak birpentsatu eta paisaia horiek eraldatuko dituzten esku-hartze artistikoak burutzeko.

Helburuak

Maite Redondo-ren obra eta sormen/ikerketa prozesuetara hurbiltzea.

Espazio publiko eta pribatuei buruz hausnartzea, espazioaren izaerak haren erabileran duen eraginari buruz hausnartzea eta paisaia eraldatzen duten esku-hartze artistikoak gauzatzea.

Mugikorrak eskeintzen dituen ikus-entzunezko aukerekin lan egitea.

Marrazten desikasi /
Marrazkiaren mugetan

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Andrea Ganuza

Batzuetan, marraztea ekintza mekaniko jakin batzuen errepikapen soila bihurtzen da, ikasitako jarraibide eta eredu batzuei erantzunez, eta, ondorioz, marrazteko modu egoki eta desegokiak ulertzen dira. Ideia horrekin hausteko, marrazten desikasi behar dugu, aukera berriak aztertzen, marrazten gozatzen, marrazkia ekintza gisa ulertzen, gorputz-keinu gisa edo munduari buruz dugun ikuspegia partekatzeko leku gisa. Horretarako, proposamen berriekin esperimentatu behar dugu.

Helburuak

Andrea Ganuzaren obra ezagutzea.

Komikiaren hizkuntza eta sormen kolektiboko estrategietara hurbiltzea.

Marrazketa ikasteko prozesua eta honen aukeren inguruko klixeak haustea.

Esperimentaziotik, gozamenetik eta jolas partekatutik ikastea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Xabier Erkizia

Ezagutzen al ditugu lekuak beren soinuengatik? Zer informazio ematen digute leku bakoitzeko soinuek? Zer eskeintzen diogu guk soinu-paisaia horri? Eta nola eragiten du gugan?
Hausnarketa hori ikasleen espaziora eramango dugu; eskolara. Soinu-ikerketa txiki bat proposatzen dugu, entzumen-ariketa errazekin, espazioa ezagutzeko eta bertan bizitzeko modu berri bat ekarriko duena.

Helburuak

Xabier Erkiziaren obra eta sormen prozesuetara hurbiltzea.

Entzumen-ariketetara ohitzea, ikasteko modu gisa. Isiltasuna, entzumen-ariketak eta soinu-ekoizpena, ikerketa-tresna gisa lantzea.

Soinuak paisaiaren eraikuntzan eta paisaiarekin dugun harremanean duen garrantziaz gozatzea eta horretaz jabetzea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Mirari Echávarri

Cuerpos 1 #Santa Ageda obra abiapuntutzat hartuta, gure gorputza definitzen duen iruditeria bisualari buruzko ikerketa egingo dugu. Ikertutako iruditeria bisuala bera zalantzan jarri, irauli edo satirizatuko duen bideo bat sortzeko oinarria izango da ikerketa hau.

Helburuak

Mirari Echávarriren obrara eta bere sormen prozesura hurbiltzea.

Irudiek gure identitate-eraikuntzan duten botereari buruz hausnartzea.

Esperientzia sortzailea bizitzea ikus-entzunezko tresnetatik.

Feminismoa ikasgelako begirada, prozesu eta zeharkako eduki gisa ulertzea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Iosu Zapata

Soinu-tresna mugikor bat egiteko prozesu kolektibo batetik abiatuta, espazio publikoa soinuaren bidez erabiltzeko joera politikoa aldatzen duten proposamen sortzaileak garatzea.

Helburuak

  • Iosu Zapataren obrara hurbiltzea.
  • Hirigune batean esku hartzeko, soinu-tresna mugikor bat sortzea.
  • Artelan bat egiteko talde-lana sustatzea.
  • Iraunkortasunari buruz kontzientziatzea; birziklapena eta bizikleta, gizartea eraldatzeko tresna gisa lantzea.
  • Espazio publikoen eta arkitektura iragankorraren erabilerari buruz hausnartzea, bizitza eta kultura-estilo jasangarri bati laguntzeko.
Honen gaineko proposamen didaktikoa: Txuspo Poyo

Gure irudiari eta antzekotasunari istorioak eraikitzen dizkiogu, denborarekin lekuko gisa, konturatu gabe istorio hauek beste batzuen hondakinekin eraikita daude, horietako asko etxeko bizitzakoak dira. Istorioek puzzle handi bat osatzen dute, non, egin beharreko bide eta bidebanatze asko sortzen diren. Horrela kanpoko eta barruko mundu bat birformulatzen dugu, bertan, gu ikusleak eta interpreteak gara aldi berean. Ikerketa kolektibo batetik abiatuta, gure txorimaloak sortuko ditugu, gai horiei guztiei erantzuteko metafora gisa.

Helburuak

- Txuspo Poyoren artelan eta prozesuetara hurbiltzea
- Norbanakoaren eraikuntzari eta ingurunearekiko harremanari buruz hausnarketarako gune bat sortzea. Horretarako, herriko kultura, literarioa eta zinematografikoa erreferente bezala hartu.
- Oroimenari, abandonatuari edo hondakinari balioa ematea, lehendik daukaguna berriz testuinguruan kokatzeko baliabide gisa.
- Besteen aurrean gure berezitasuna baieztatzea gure inperfekzioetatik, gure baitan dagoen munstroa edertasun berri bat bezala ulertuz.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Txo!?

Zuhaitza moztu edo kaltetu gabe, honen azalen forman oinarritutako eskultura-koadroak sortzea planteatzen da. Zuhaitzak gure ekosistemaren oinarri direla hausnartuko dugu eta gehiegizko plastikoen arazoarekin lotu ahal izango dugu. Prozesu artistiko/teknologiko garaikideei buruz ikastea, fotogrametria kasu. Proposamen honetan teknologia espezifikoa erabiltzea gomendagarria da, baina ez da ezinbestekoa.

Helburuak

• Txo! -ren artelanetara, sormen-prozesuetara eta ikerketara hurbiltzea, Fossil Plastics proiektuaren bidez eta fotogrametria eta naturarekin egindako lanen bidez.
• Plastikoen problematika eta zuhaitzek gure ekosisteman duten garrantzia ezagutzea artearen eta sorkuntzaren bidez.
• 3D eskaneatzeko prozesu garaikideak ezagutzea: fotogrametria eta hiru dimentsioko erreprodukzio-kontzeptuak.

Dantza eta mugimenduaren bitartez zaintzen gara

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Inés Aubert

Gorputz-esplorazioko eta -adierazpeneko prozesu bat eraikiko dugu, parte-hartzaileen arteko harremanak eta elkarrekiko zaintza ehuntzeko.

Helburuak

Inés Auberten artelanetara eta prozesuetara hurbiltzea.

Norberaren eta taldearen nahiak eta beharrak adierazi ahal izateko, konfiantzazko eta hurbiltasunezko espazio bat sortzea parte-hartzaileen artean

Elkar zaintzeko oinarriak eratzeko laguntzen diguten gaiak identifikatzea.

Dantzatik eta mugimendutik abiatuta, hautatutako gaia adierazteko moduak bilatzea, elkarrekiko zaintza lantzeko.

Gure ikaskideek adierazi dutenetik abiatuta, elkarrizketa bat sortu gorputz eta mugimendua erabiliz.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Fermín Jiménez Landa

Poltsikoak ogi orez betea paseatuko gara eta ondoren orea egosiko dugu ogiek poltsiko forma izan dezaten.

Helburuak

  • Fermín Jiménez Landaren lan eta prozesuetara hurbiltzea.
  • Gure eguneroko ingurunearen behaketa sustatzea, eguneroko ekintzak birpentsatzea (paseatzea eta jatea esaterako).
  • Egunerokoa, ematen zaigun, baina alda dezakegun zerbait dela pentsatzea
  • Irudimena, absurdoa eta gutxieneko keinuak ezagutzea, gogoeta egiten laguntzen diguten sormen-estrategia gisa.
Honen gaineko proposamen didaktikoa: Fermín Díez de Ulzurrun

Sistema kapitalistaren gainbalioak administratzeko mekanismoak aztertuko ditugu eta gainbalio horiek kudeatzeko beste eredu batzuk modu esperimentalean aztertu.

Helburuak

Fermin Diez de Ulzurrunen artelan eta prozesuetara hurbiltzea.

Gure bizitza garatzen duten mekanismo ekonomikoak aztertzea.

Sistema ekonomikoari buruzko hausnarketa gune bat sortzea.

Sistema kapitalista eta bere paradoxak ulertzeko matematikak erabiltzea.