Atal honetan proposamen didaktiko batzuk erakusten dira. Arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak dira, artisten sormen-prozesuak eskoletan edota beste hezkuntza-testuinguruetan erabiltzeko.
Dantza eta mugimenduaren bitartez zaintzen gara
Gorputz-esplorazioko eta -adierazpeneko prozesu bat eraikiko dugu, parte-hartzaileen arteko harremanak eta elkarrekiko zaintza ehuntzeko.
Helburuak
Inés Auberten artelanetara eta prozesuetara hurbiltzea.
Norberaren eta taldearen nahiak eta beharrak adierazi ahal izateko, konfiantzazko eta hurbiltasunezko espazio bat sortzea parte-hartzaileen artean
Elkar zaintzeko oinarriak eratzeko laguntzen diguten gaiak identifikatzea.
Dantzatik eta mugimendutik abiatuta, hautatutako gaia adierazteko moduak bilatzea, elkarrekiko zaintza lantzeko.
Gure ikaskideek adierazi dutenetik abiatuta, elkarrizketa bat sortu gorputz eta mugimendua erabiliz.
Compaña
Poltsikoak ogi orez betea paseatuko gara eta ondoren orea egosiko dugu ogiek poltsiko forma izan dezaten.
Helburuak
- Fermín Jiménez Landaren lan eta prozesuetara hurbiltzea.
- Gure eguneroko ingurunearen behaketa sustatzea, eguneroko ekintzak birpentsatzea (paseatzea eta jatea esaterako).
- Egunerokoa, ematen zaigun, baina alda dezakegun zerbait dela pentsatzea
- Irudimena, absurdoa eta gutxieneko keinuak ezagutzea, gogoeta egiten laguntzen diguten sormen-estrategia gisa.
Sistema kapitala
Sistema kapitalistaren gainbalioak administratzeko mekanismoak aztertuko ditugu eta gainbalio horiek kudeatzeko beste eredu batzuk modu esperimentalean aztertu.
Helburuak
Fermin Diez de Ulzurrunen artelan eta prozesuetara hurbiltzea.
Gure bizitza garatzen duten mekanismo ekonomikoak aztertzea.
Sistema ekonomikoari buruzko hausnarketa gune bat sortzea.
Sistema kapitalista eta bere paradoxak ulertzeko matematikak erabiltzea.
Entzutea eta marraztea
Entzutearen ahalmenak aztertzen ditugu; inguruko espazioen sonoritateak aztertzen ditugu, entzute aktiboko eta marrazketaren bidezko itzulpen-ariketen bidez, gure ingurunearekin lotura berriak garatzen ditugu.
Helburuak
- Gure pertzepzioa zabaltzea, entzutea areagotuz.
- Inguratzen gaituen soinu-espazioarekiko lotura kontzienteagoa izatea, eta, horrekin batera, gure ingurunea ezagutzea, entzumen zentzuaren bidez.
- Irudimenaren aukerak ikertzea, adi eta aktiboki entzutetik abiatuta.
- Marrazkia aztertzea soinu-estimuluetatik abiatuta.
- Soinuari dagokionez, Romina Casileren proiektu artistikoen ekoizpen eta ikerketara hurbiltzea.
Ni ere sorgina naiz
Gure zinginarriak (kutunak, amuletoak) egingo ditugu.
Helburuak
• Maia Villoten obrara eta sormen-prozesuetara hurbiltzea.
• Gure sinesmen, aurreiritzi eta beldurrei buruz hausnartzea.
• Modelaketa, marrazketa eta pinturarekin esperimentatzea.
Suntsitu ezazu ipuin ilustratu hau
Ipuin ilustratuetatik abiatuko gara, gure kontakizuna zabaltzen lagunduko duen deriba sortzaile moduko ez-leku bat sortzeko. Gure gorputzek aurkitu dezaketen espazio berri bat. Liburu-ipuinaren formatuaren mugei eta irudien paperari buruzko eztabaida irekiko duen esperientzia.
Helburuak
- Ilustrazio hedatuaren ideiara hurbiltzea.
- Ez dauden esanahiekin esperimentatzea eta/edo gai berari buruzko interpretazioak dibertsifikatzea.
- Estereotipoak desmuntatzea eta gure gaitasun kritikoa garatzea.
- Narraziorako eta ikuspuntuen aniztasuna onartzeko estrategiak garatzea.
- Marrazketak objektu instalatzaile gisa dituen aukerak aztertzea.
- Instalazio iragankorrean eta artista-liburuan sakontzea, arte-forma gisa.
Espazio arkitektoniko deseraikia
Bertako espazio-arkitektura publikoa bere balio estetiko, formal, emozional eta sentsorialetatik aztertu ondoren, ikertutako alderdi guztiak irudikatzeko instalazio artistiko bat sortuko dugu.
Helburuak
Iranzu Antonaren obrara gerturatzea.
Ingurune arkitektoniko hurbilena fisikoki eta emozionalki pentsatzea estrategia artistikoen bidez.
Eskolan instalazio artistiko bat sortzea.
Memoria berreskuratu
Victor Masferrerren “Ramlah” lana abiapuntu hartuta, berrinterpretazio-prozesu sortzaile bati ekiteko gertaera bat ikertuko dugu.
Helburuak
Víctor Masferrerren obrara hurbiltzea.
Sormena garatzea argazki, bideo eta dokumentazio historikoaren bidez.
Denbora modu poetiko, sinboliko eta estetikoan nola islatzen duen esperimentatzea.
Taldean lan egitea eta artelan bat sortzeko akordioak lortzea.
Nire habia, nire identitatea
Gure identidadean, bizi dugun espazioak nola adierazten duen ikasiko dugu. Experimentazioaren bidean argazkilaritzaren indarra arakatuko eta gure gela idealaren maketa bat eraikiko dugu.
Helburuak
Josu Zapataren eta bere “Zaborraren habitat gunea” (Habitáculo residual) artelanera hurbilpena.
Gure identitate, gustu, testuinguru geografiko, politiko eta sozialei buruz gure espazio propioak nola adierazten duten hausnartuko dugu.
Sistema kapitalista eta konsumismoari buruzko eztabaida piztea.
Nire dantza
Dantzaren bidez geure burua adierazteko geure modua bilatuko dugu, eta behaketa eta entzutea landuko ditugu guregana eta gainerako ikaskideengana.
Helburuak
Inés Auberten obrara hurbiltzea.
Emozioak arakatzea, haiekin konektatzea eta dantzaren bidez adieraztea.
Adierazpenaren, keinuaren, begiradaren sotiltasuna aztertuko dugu, gure buruari eta ingurukoei entzunez.
Dantzaz gozatzea.