Skip to main content

Atal honetan proposamen didaktiko batzuk erakusten dira. Arte-hezkuntzako profesionalek diseinatutako tresnak dira, artisten sormen-prozesuak eskoletan edota beste hezkuntza-testuinguruetan erabiltzeko.

Gaiak

Dantza eta mugimenduaren bitartez zaintzen gara

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Inés Aubert

Gorputz-esplorazioko eta -adierazpeneko prozesu bat eraikiko dugu, parte-hartzaileen arteko harremanak eta elkarrekiko zaintza ehuntzeko.

Helburuak

Inés Auberten artelanetara eta prozesuetara hurbiltzea.

Norberaren eta taldearen nahiak eta beharrak adierazi ahal izateko, konfiantzazko eta hurbiltasunezko espazio bat sortzea parte-hartzaileen artean

Elkar zaintzeko oinarriak eratzeko laguntzen diguten gaiak identifikatzea.

Dantzatik eta mugimendutik abiatuta, hautatutako gaia adierazteko moduak bilatzea, elkarrekiko zaintza lantzeko.

Gure ikaskideek adierazi dutenetik abiatuta, elkarrizketa bat sortu gorputz eta mugimendua erabiliz.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Fermín Jiménez Landa

Poltsikoak ogi orez betea paseatuko gara eta ondoren orea egosiko dugu ogiek poltsiko forma izan dezaten.

Helburuak

  • Fermín Jiménez Landaren lan eta prozesuetara hurbiltzea.
  • Gure eguneroko ingurunearen behaketa sustatzea, eguneroko ekintzak birpentsatzea (paseatzea eta jatea esaterako).
  • Egunerokoa, ematen zaigun, baina alda dezakegun zerbait dela pentsatzea
  • Irudimena, absurdoa eta gutxieneko keinuak ezagutzea, gogoeta egiten laguntzen diguten sormen-estrategia gisa.
Honen gaineko proposamen didaktikoa: Fermín Díez de Ulzurrun

Sistema kapitalistaren gainbalioak administratzeko mekanismoak aztertuko ditugu eta gainbalio horiek kudeatzeko beste eredu batzuk modu esperimentalean aztertu.

Helburuak

Fermin Diez de Ulzurrunen artelan eta prozesuetara hurbiltzea.

Gure bizitza garatzen duten mekanismo ekonomikoak aztertzea.

Sistema ekonomikoari buruzko hausnarketa gune bat sortzea.

Sistema kapitalista eta bere paradoxak ulertzeko matematikak erabiltzea.

Entzutea eta marraztea

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Romina Casile

Entzutearen ahalmenak aztertzen ditugu; inguruko espazioen sonoritateak aztertzen ditugu, entzute aktiboko eta marrazketaren bidezko itzulpen-ariketen bidez, gure ingurunearekin lotura berriak garatzen ditugu.

Helburuak

- Gure pertzepzioa zabaltzea, entzutea areagotuz.
- Inguratzen gaituen soinu-espazioarekiko lotura kontzienteagoa izatea, eta, horrekin batera, gure ingurunea ezagutzea, entzumen zentzuaren bidez.
- Irudimenaren aukerak ikertzea, adi eta aktiboki entzutetik abiatuta.
- Marrazkia aztertzea soinu-estimuluetatik abiatuta.
- Soinuari dagokionez, Romina Casileren proiektu artistikoen ekoizpen eta ikerketara hurbiltzea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Maia Villot de Diego

Gure zinginarriak (kutunak, amuletoak) egingo ditugu.

Helburuak

• Maia Villoten obrara eta sormen-prozesuetara hurbiltzea.
• Gure sinesmen, aurreiritzi eta beldurrei buruz hausnartzea.
• Modelaketa, marrazketa eta pinturarekin esperimentatzea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Leire Urbeltz

Ipuin ilustratuetatik abiatuko gara, gure kontakizuna zabaltzen lagunduko duen deriba sortzaile moduko ez-leku bat sortzeko. Gure gorputzek aurkitu dezaketen espazio berri bat. Liburu-ipuinaren formatuaren mugei eta irudien paperari buruzko eztabaida irekiko duen esperientzia.

Helburuak

- Ilustrazio hedatuaren ideiara hurbiltzea.
- Ez dauden esanahiekin esperimentatzea eta/edo gai berari buruzko interpretazioak dibertsifikatzea.
- Estereotipoak desmuntatzea eta gure gaitasun kritikoa garatzea.
- Narraziorako eta ikuspuntuen aniztasuna onartzeko estrategiak garatzea.
- Marrazketak objektu instalatzaile gisa dituen aukerak aztertzea.
- Instalazio iragankorrean eta artista-liburuan sakontzea, arte-forma gisa.

Espazio arkitektoniko deseraikia

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Iranzu Antona

Bertako espazio-arkitektura publikoa bere balio estetiko, formal, emozional eta sentsorialetatik aztertu ondoren, ikertutako alderdi guztiak irudikatzeko instalazio artistiko bat sortuko dugu.

Helburuak

 Iranzu Antonaren obrara gerturatzea.
 Ingurune arkitektoniko hurbilena fisikoki eta emozionalki pentsatzea estrategia artistikoen bidez. 
 Eskolan instalazio artistiko bat sortzea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Víctor Masferrer

Victor Masferrerren “Ramlah” lana abiapuntu hartuta, berrinterpretazio-prozesu sortzaile bati ekiteko gertaera bat ikertuko dugu.

Helburuak

Víctor Masferrerren obrara hurbiltzea.

Sormena garatzea argazki, bideo eta dokumentazio historikoaren bidez.

Denbora modu poetiko, sinboliko eta estetikoan nola islatzen duen esperimentatzea.

Taldean lan egitea eta artelan bat sortzeko akordioak lortzea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Iosu Zapata

Gure identidadean, bizi dugun espazioak nola adierazten duen ikasiko dugu. Experimentazioaren bidean argazkilaritzaren indarra arakatuko eta gure gela idealaren maketa bat eraikiko dugu.

Helburuak

Josu Zapataren eta bere “Zaborraren habitat gunea” (Habitáculo residual) artelanera hurbilpena.

Gure identitate, gustu, testuinguru geografiko, politiko eta sozialei  buruz gure espazio propioak nola adierazten duten hausnartuko dugu.

Sistema kapitalista eta konsumismoari buruzko eztabaida piztea.

Honen gaineko proposamen didaktikoa: Inés Aubert

Dantzaren bidez geure burua adierazteko geure modua bilatuko dugu, eta behaketa eta entzutea landuko ditugu guregana eta gainerako ikaskideengana.

Helburuak

Inés Auberten obrara hurbiltzea.

Emozioak arakatzea, haiekin konektatzea eta dantzaren bidez adieraztea.         

Adierazpenaren, keinuaren, begiradaren sotiltasuna aztertuko dugu, gure buruari eta ingurukoei entzunez.

Dantzaz gozatzea.